Erabiltzaile-datuak

Erabili fitxa hau erabiltzaile-datuak sartzeko edo editatzeko. Datuetako batzuk agian erabiltzaileak edo sistema-administratzaileak sartu zituen LibreOffice instalatzean.

Komando hau erabiltzeko...

Aukeratu - LibreOffice - Erabiltzaile-datuak.


Erabiltzailearen datuak LibreOffice txantiloiek eta morroiek erabiltzen dituzte. Adibidez, "Izena" eta "Abizena" datu-eremuak erabiltzen dira zure izena dokumentuaren egile gisa automatikoki txertatzeko. Fitxategia - Propietateak eremuan ikus dezakezu.

Erabiltzaile-datu batzuk automatikoki sartzen dira barneko hiztegi batean. Horrela, ortografia-egiaztatzaileak ezagutuko du. Idazketa-akatsak badaude, programak datu hauek erabil ditzake ordezpenak proposatzeko. Aldaketek eragina izan dezaten LibreOffice berrabiarazi behar duzu.

Erabiltzaile-datuak iruzkinak egitean eta aldaketen jarraipenaren moduan ere erabiltzen dira, iruzkinen/edizioen egilea identifikatzeko; eta dokumentuko azken edizio-kokagunea markatzeko, egileak dokumentua geroago irekitzen duenean azken edizio-kokagunean ireki dezan.

Kurtsorearen kokalekua

Oro har, dokumentu guztiak irekitzean, kurtsorea dokumentuaren hasieran egoten da.

Salbuespen bat agertzen da Writer testu-dokumentu baten egileak dokumentua gorde eta berriro irekitzen duenean: kurtsorea, dokumentua gorde zenean zegoen toki berean egongo da. Hori gerta dadin, egilearen izena sartu behar da - LibreOffice - Erabiltzaile-datuak atalean.

Helbidea

Erabiltzaile-datu pertsonalak sartzeko eta editatzeko, erabili Helbidea eremua.

Enpresa

Idatzi zuren enpresaren izena eremu honetan.

Izena

Idatzi zure izena.

Abizena

Idatzi zure abizenak.

Inizialak

Idatzi zure inizialak.

Kalea

Idatzi zure kalearen izena eremu honetan.

Posta-kodea

Idatzi zure posta-kodea eremu honetan.

Herria

Idatzi zure hiria.

Herrialdea

Idatzi zure herrialdea.

Estatua

Idatzi zure estatua.

Titulua

Idatzi zure lanbidea eremu honetan.

Lanpostua

Idatzi enpresan duzun lanpostua eremu honetan.

Tel. (Etxekoa)

Idatzi zure telefono-zenbaki pribatua eremu honetan.

Tel. (Lanekoa)

Idatzi zure laneko telefono-zenbakia eremu honetan.

Faxa

Idatzi zure fax-zenbakia eremu honetan.

Posta elektronikoa

Idatzi zure posta elektronikoaren helbidea. Adibidez, nire.izena@nire.hornitzailea.com

Kriptografia

Ezarri OpenPGP zifratzerako eta sinadura digitalerako hobesten duzun gako publikoa. Hobetsitako gakoak aurretiaz hautatuta agertuko dira gakoak hautatzeko elkarrizketa-koadro batean, dokumentu bat sinatzen edo zifratzen duzun bakoitzean. Horrela, ez duzu hautatu behar izango eskuz, gako jakin batekin maiz sinatzen baduzu.

OpenPGP sinatze-gakoa

ODF dokumentuak sinatzeko, hautatu zure OpenPGP gakoa goitibeherako zerrendan.

OpenPGP zifratze-gakoa

ODF dokumentuak zifratzeko, hautatu zure OpenPGP gakoa goitibeherako zerrendan.

Dokumentuak zifratzean, beti norberarentzako zifratu

Markatu kontrol-lauki hau fitxategia zure gako publikoarekin ere zifratu nahi baduzu, geroago zure gako pribatuarekin dokumentua ireki ahal dezazun.

warning

Mantendu aukera hau hautatuta beste batzuentzat zifratu dituzun dokumentuak deszifratzeko gaitasuna izan nahi baduzu.


Emaguzu laguntza!