Erabiltzaile-datuak

Erabili fitxa hau erabiltzaile-datuak sartzeko edo editatzeko. Datuetako batzuk agian erabiltzaileak edo sistema-administratzaileak sartu zituen LibreOffice instalatzean.

Komando hau erabiltzeko...

Aukeratu - LibreOffice - Erabiltzaile-datuak.


Erabiltzailearen datuak LibreOfficeko txantiloiek eta morroiek erabiltzen dituzte. Adibidez, "Izena" eta "Abizena" datu-eremuak erabiltzen dira zure izena dokumentuaren egile gisa automatikoki txertatzeko. Fitxategia - Propietateakeremuan ikus dezakezu.

Erabiltzaile-datu batzuk automatikoki sartzen dira barneko hiztegi batean. Horrela, ortografia-egiaztatzaileak ezagutuko du. Idazketa-akatsak badaude, programak datu hauek erabil ditzake ordezpenak proposatzeko. Aldaketek eragina izan dezaten LibreOffice berrabiarazi behar duzu.

Helbidea

Erabiltzaile-datu pertsonalak sartzeko eta editatzeko, erabili Helbidea eremua.

Enpresa

Idatzi zuren enpresaren izena eremu honetan.

Izena

Idatzi zure izena.

Deitura

Idatzi zure abizenak.

Inizialak

Idatzi zure inizialak.

Kalea

Idatzi zure kalearen izena eremu honetan.

Posta-kodea

Idatzi zure posta-kodea eremu honetan.

Herria

Idatzi zure hiria.

Estatua

Idatzi zure estatua.

Titulua

Idatzi zure lanbidea eremu honetan.

Lanpostua

Idatzi enpresan duzun lanpostua eremu honetan.

Tel. (Etxekoa)

Idatzi zure telefono-zenbaki pribatua eremu honetan.

Tel. (Lanekoa)

Idatzi zure laneko telefono-zenbakia eremu honetan.

Faxa

Idatzi zure fax-zenbakia eremu honetan.

Posta elektronikoa

Idatzi zure posta elektronikoaren helbidea. Adibidez, nire.izena@nire.hornitzailea.com