Dokumentuak irekitzea

Lehendik dagoen dokumentu bat irekitzea

  1. Egin ekintza hauetako bat:

    Aukeratu Fitxategia - Ireki

Aukeratu Fitxategia - Ireki urruneko fitxategia

Egin klik luzea tresna-barra estandarreko Ireki Ikonoan eta hautatu Ireki urruneko fitxategia zerrendaren behealdean.

  1. Hautatu ireki nahi duzun fitxategia eta sakatu Ireki.

Bistaratuko diren fitxategiak mugatzea

Ireki elkarrizketa-koadroan zein fitxategi bistaratuko den mugatzeko eta mota jakin bat soilik erakusteko, hautatu hari dagokion Fitxategi mota zerrendatik. Hautatu Fitxategi guztiak fitxategi guztiak bistaratzeko.

Kurtsorearen kokalekua

Oro har, dokumentu guztiak irekitzean, kurtsorea dokumentuaren hasieran egoten da.

Salbuespen bat agertzen da Writer testu-dokumentu baten egileak dokumentua gorde eta berriro irekitzen duenean: kurtsorea, dokumentua gorde zenean zegoen toki berean egongo da. Hori gerta dadin, egilearen izena sartu behar da - LibreOffice - Erabiltzaile-datuak atalean.

  1. Sakatu Shift+F5 kurtsorea gordetzean zegoen kokalekuan jartzeko.

Dokumentu hutsak irekitzea

Egin klik barra estandarreko Berria ikonoan edo aukeratu Fitxategia - Berria. Zehaztutako motako dokumentu bat irekiko da.

Berria ikonoaren ondoko gezian klik egiten bada, azpimenu bat irekitzen da, eta hor beste dokumentu mota bat hauta daiteke.

Sistema-fitxategiko elkarrizketa-koadroak edo LibreOffice aplikazioaren elkarrizketa-koadroak

Sistema eragile gehienetan, sistema-fitxategiko elkarrizketa-koadroak edo LibreOffice aplikazioaren elkarrizketa-koadroak erabili nahi dituzun hauta dezakezu.

LibreOffice(e)n elkarrizketa-koadroek https konexio seguruak erabiliz fitxategiak kargatu eta deskargatzeko aukera ematen dute.

Web-zerbitzari bateko fitxategiak irekitzea

URL bat sar dezakezu Ireki elkarrizketa-koadroetako Fitxategi-izena koadroan. URLak honela hasi behar du: file:///, ftp:// edo http://.

LibreOffice(e)n elkarrizketa-koadroa erabiltzen bada, https:// aurrizkia erabil daiteke konexio segurua lortzeko, eta dokumentua web-zerbitzarian gorde daiteke.