LibreOffice laguntzaren leihoa
Softwarearen bertsio guztietarako laguntza-sistemak iturburu-fitxategi berak ditu oinarri. Baliteke laguntzan azaltzen diren funtzio batzuk banaketa jakin honetan ez etortzea. Halaber, gerta daiteke banaketa batek bakarrik dauzkan eginbide batzuk laguntza honetan ez aipatzea. |
Unean hautatutako laguntza-orrialdea ikusiko duzu laguntzaren leihoan.
Tresna-barrak laguntza-sistema kontrolatzeko funtzio garrantzitsuak ditu:
Laguntza-dokumentuko laster-menuan ere aurki daitezke komando hauek.
Laguntza-orrialdea
Laguntza-ikustailetik arbelera kopia dezakezu sistema-eragilean kopiatzeko komando estandarren bidez. Adibidez:
-
Laguntza-orrialde batean, hautatu kopiatu nahi duzun testua.
-
Press ⌘Ctrl+C.
Uneko Laguntza-orrialdean bilatzeko:
-
Egin klik Bilatu orrialde honetan ikonoan.
Bilatu orrialde honetan elkarrizketa-koadroa irekiko da.
Bestela, laguntza-orrian klik egin eta ⌘Ctrl+F sakatu dezakezu.
-
Bilatu koadroan, idatzi bilatu nahi duzun testua.
-
Hautatu erabili nahi dituzun bilaketa-aukerak.
-
Egin klik Bilatu botoian.
Orrialdean bilaketa-terminoaren hurrengo agerraldia aurkitzeko, egin klik berriro Bilatu botoian.
Nabigazio-panela
Laguntza-leihoaren nabigazio-panelak Edukia, Indizea, Bilatu eta Laster-markakfitxa-orriak ditu.
Goi-goian dagoen zerrenda-koadroan LibreOffice(e)ko beste laguntza-modulu batzuk hauta daitezke. Indizea eta Bilatu fitxa-orriek hautatutako LibreOffice moduluaren datuak dituzte soilik.
Modulu guztien gai nagusien indize bat bistaratzen du. |
|
Une honetan hautatuta dagoen LibreOffice(e)ko modulurako indizeko gako-hitzen zerrenda bat bistaratzen du. |
|
Testu osoko bilaketa egin daiteke. Unean hautatutako LibreOffice moduluaren laguntza-eduki osoan egingo du bilaketa. |
|
Erabiltzaileak definitutako laster-markak daude. Laster-markak edita edo ezaba ditzakezu, edo klik egin eta dagozkien orrialdeetara eramango zaituzte. |