Begiratu eguneratzerik badagoen

Eguneratzeak eskuz edo automatikoki bila daitezke.

Ohar-ikonoa Eguneratzerik badagoen begiratzean, instalatutako hedapen guztien eguneratzerik badagoen ere begiratuko da.

Aukeratu Laguntza – Begiratu eguneratzerik badagoen eskuz begiratzeko.

Eguneratzeen bilaketa automatikoa gaitu edo desgaitzeko, erabili - LibreOffice - Lineako eguneratzea aukera.

Begiratu eguneratzerik badagoen elkarrizketa-koadroa bistaratuko da, eta han LibreOffice(e)ren lineako eguneratzeari buruzko informazioa ikusiko duzu.

  1. Gaitu Interneteko konexio bat LibreOffice(e)rako.

    Proxy zerbitzari bat behar baduzu, sartu proxy-aren ezarpenak - Internet – Proxy-a aukeran.

  2. Aukeratu Begiratu eguneratzerik badagoen zure bulegoko aplikazio multzoaren bertsio berriagoa badagoen ikusteko.

Bertsio berriagoa erabilgarri badago eta LibreOffice horiek automatikoki deskargatzeko konfiguratuta ez badago, ekintza hauetako edozein hauta dezakezu:

LibreOffice fitxategiak automatikoki deskargatzeko konfiguratuta badago, berehala hasiko da deskargatzen. Elkarrizketa-koadroa ikonotu arren, deskargatzen jarraituko du.

Deskarga automatikoak desgaituta badaude, abiarazi deskarga eskuz.

Eguneratzerik aurkitzen ez bada, elkarrizketa-koadroa itxi dezakezu.

Abisu-ikonoa LibreOffice eguneratzeko administratzailearen eskubideak eduki behar dituzu.