Diagramak erabiltzea LibreOffice-(e)n
LibreOffice(e)kin datuak grafikoki aurkez ditzakezu diagrama batean, datu-serieak bisualki konparatzeko eta datuetako joerak ikusteko. Diagramak kalkulu-orrietan, testu-dokumentuetan, marrazkietan eta aurkezpenetan txerta ditzakezu.
Diagrama-datuak
Diagramak honako datuetan oinarritu daitezke:
-
Kalkulu-orrien balioak Calc gelaxka-areetatik
-
Gelaxken balioak Writer-en taulatik
-
Diagramaren datuen taularen elkarrizketa-koadroan sar ditzakezun balioak (diagrama hauek Writer, Draw edo Impress-ekin sor ditzakezu eta hauek kopiatu eta itsatsi Calc-en)
Diagrama txertatzeko
Diagrama editatzeko
-
Egin klik diagrama batean objektu-propietateak editatzeko:
Tamaina eta kokalekua uneko orrialdean.
Lerrokatzea, testu-egokitzea eta kanpoko ertzak, besteak beste.
-
Egin klik bikoitza diagraman diagramaren edizio moduan sartzeko:
Diagramaren datu-balioak (berezko datuak dituzten diagrametarako).
Diagrama mota, ardatzak, tituluak, hormak eta sareta, besteak beste.
-
Egin klik bikoitza diagramako elementuan diagrama editatzeko moduan:
Egin klik bikoitza ardatz batean, eskala, mota eta kolorea editatzeko, besteak beste.
Egin klik bikoitza legendako datu-puntu batean edo datu-serie batean, datu-seriearen balio grafikoak editatzeko.
Datu multzo bat hautatuta duzula, egin klik bikoitza datu-puntu bakar batean datu-puntu horren propietateak editatzeko (adibidez, barra bakar bat barra-diagrama batean).
Egin klik bikoitza legendan legenda bera hautatzeko eta editatzeko. Egin klik, eta ondoren klik bikoitza hautatutako legendako ikonoan esleitutako datu-serieak editatzeko.
Egin klik bikoitza beste edozein diagrama-elementutan, edo egin klik elementuan, eta ireki Formatua menua, propietateak editatzeko.
-
Egin klik diagramaren kanpoan uneko edizio modutik irtetzeko.
Diagrama bat kalitate handian inprimatzeko, diagrama PDF fitxategi batera esporta dezakezu, eta fitxategi hori inprimatu. |
Diagramaren edizio moduan, ikusi Formatuen barra dokumentuko goiko ertzetik gertu dauden diagramentzako.Diagramen marrazketa-barra dokumentuaren beheko ertz inguruan agertzen da.Marrazketa-barrak Draw eta Impress osagaien Marrazkia tresna-barrako ikonoen azpimultzo bat erakusten du.
Diagrama baten elementu batean klik bikoitza egin dezakezu, laster-menua irekitzeko. Laster-menuak komando asko eskaintzen ditu, hautatutako elementuari formatua emateko.