VBA funtzio esklusiboak

LibreOffice Basic aplikazioak VBA euskarria gaituta dagoenean gehitzen du funtzio multzo hori.

VBA funtzio esklusibo horiek Option VBASupport 1 instrukzioa LibreOffice Basic modulu baten lehen makroaren aurretik kokatzen denean gaitzen dira.

Testu-funtzioak

AscW funtzioa [Exekuzio-garaia - VBA]

Kate-adierazpen bateko lehen karakterearen Unicode balioa ematen du.

ChrW Function [exekuzio-garaia-VBA]

Zehaztutako karaktere-kodeari dagokion Unicode karakterea itzultzen du.

InStrRev funtzioa [Exekuzio-garaia - VBA]

Kate batek beste kate baten barruan duen kokalekua itzultzen du, katearen eskuineko aldetik hasita.

StrReverse funtzioa [Exekuzio-garaia - VBA]

Katea itzultzen du karaktereen ordena alderantzikatuta.

Finantza-funtzioak

DDB funtzioa [Exekuzio-garaia - VBA]

Aktibo baten amortizazioa kalkulatzen du, epealdi jakin baterako, metodo aritmetiko beherakorraren bidez.

FV funtzioa [Exekuzio-garaia - VBA]

Inbertsio baten etorkizuneko balioa ematen du, ordainketa periodiko eta konstanteetan eta interes-tasa konstantean oinarrituta (etorkizuneko balioa).

IPmt funtzioa [Exekuzio-garaia - VBA]

Epealdi batean amortizatuko den kopurua kalkulatzen du, ordainketa erregularrak eta interes-tasa konstantea dituen inbertsioan oinarrituta.

IRR funtzioa [Exekuzio-garaia - VBA]

Inbertsio baten barne-errendimenduaren tasa kalkulatzen du.

MIRR funtzioa [Exekuzio-garaia - VBA]

Inbertsio sorta baten barne-errendimenduaren tasa aldatua kalkulatzen du.

NPer funtzioa [Exekuzio-garaia - VBA]

Mailegu edo inbertsio baten periodo kopurua kalkulatzen du.

NPV funtzioa [Exekuzio-garaia - VBA]

Inbertsio baten uneko balio garbia kalkulatzen du, emandako deskontu-tasa batean eta diru-gordetze eta diru-ateratzeen multzo batean oinarrituta.

Pmt funtzioa [Runtime - VBA]

Mailegu edo inbertsio baten ordainketa periodiko konstanteak kalkulatzen ditu.

PPmt funtzioa [Exekuzio-garaia - VBA]

Ordainketa periodiko eta konstantean eta interes-tasa konstantean oinarritutako inbertsio baten kapitalaren ordainketa ematen du epealdi jakin bati dagokionez.

PV funtzioa [Exekuzio-garaia - VBA]

Ordainketa erregularren serie batetik datorren uneko balioa kalkulatzen du inbertsio baterako.

Rate funtzioa [Exekuzio-garaia - VBA]

Ordainketa erregularren serie batetik datorren inbertsio baten balio eguneratua kalkulatzen du.

SLN funtzioa [Exekuzio-garaia - VBA]

Epealdi bateko amortizazioa kalkulatzen du zuzeneko metodoaren bidez. Amortizazioaren kopurua konstantea da amortizazio-epealdian zehar.

SYD funtzioa [Exekuzio-garaia - VBA]

Amortizazio-tasa aritmetiko beherakorra ematen du.

Data eta orduaren funtzioak

FormatDateTime funtzioa [exekuzio-garaia - VBA]

Dataren eta/edo orduaren formatua aplikatzen dio data-adierazpen bati eta emaitza kate modura itzultzen du.

MonthName funtzioa [exekuzio-garaia - VBA]

MonthName funtzioak hilabete-zenbaki zehatz baten tokiko izena ematen du.

WeekdayName funtzioa [exekuzio-garaia - VBA]

WeekdayName funtzioak asteko egun baten izena ematen du.

Fitxategien S/I funtzioak

Input funtzioa [exekuzio-garaia - VBA]

Fitxategi bitar edo sarrera-fitxategi baten korronte irekia itzultzen du (Katea).

Funtzio matematikoak

Round funtzioa [exekuzio-garaia - VBA]

Round funtzioak digitu kopuru jakin batera biribildutako zenbaki bat ematen du.

Objektu-funtzioak